Kapital-eragiketak enpresa baten ondare garbiaren bolumena edo horren osaketa aldatzen duten finantza eragiketak dira. Horien helburua enpresako ondarearen oreka, pasiboaren eta aktiboaren artean, ziurtatzea da, epe luzerako kaudimena bermatzearren. Mota anitzeko kapital eragiketak daude, baina orokorrean kapitala handitu eta kapitala txikitu egiten duten eragiketak bereizten dira. Espainian, kapital-eragiketak Ley de Sociedades de Capital delako legearen bitartez erregulatzen dira gehienbat.
Kapital handitzea bazkideen ekarpenak jasoz, erreserbatik funtsak hartuz, zorrak kapital bihurtuz (adibidez, kreditu konpentsazioaren edo obligazio bihurgarieen bitartez), edota akzioen balio nominala handituz egin daiteke. Akzio berrien jaulkipen-primak ez du kapitala handitzen, baina ondare garbia gehitu egiten du.
Kapitalaren murrizketa ere hainbat eratara egin daiteke: galeren konpentsazioa kapitalaren kontura eginez, kapitalaren zati bat erreserbetara eramanez, akziodunen balio nominala gutxituz edo haien amortizazioa eginez, akziodunei ekarpenak itzuliz edota dibidendu pasiboak kondonatuz. Enpresa egoera txarrean dagoenean, akordeoi eragiketa ere dago aukeran: kapitala murriztea, galerak estali ahal izateko, baina horren ondoren berehala kapitala berriz handitzea, akzio berrien jaulkipenaren bitartez esaterako, legeak ezartzen duen kapital minimora iristeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, operaciones de capital.
Loturiko artikuluak
Kapital harpidetuaKapital harpidetua, harpidetutako kapitala edo harpideturiko kapitala merkataritza sozietate bateko bazkideek eskuratu dituzten akzioen balioa da. Kapital harpidetua bazkideek une jakin batean ordaindu duten diru kapitak despoltsatuaren desberdina…
Kapital higigarriaKapital higigarria zuzeneko errendimendu edo irabaziak eskuratzeko enpresa edo partikular batek dituen diru-gordailu, akzio, balore-titulu, bono, obligazio eta bestelako finantza-inbertsioak dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, capital mobiliario.
Kapital zabalkuntza (kapital handitzea)Kapital-zabalkuntza, kapital handitzea, kapital-gehikuntza edo kapital-emendatzea, enpresaren kapital soziala gehitzea da, horren bitartez baliabide propioak handitu, gehienetan inbertsio berriak garatu eta enpresaren hazkundea bultzatzeko. Sozietate anonimoetan bi eratara…