Geografia politikoan, enklabea beste herrialde edo entitate politiko baten baitan dagoen lurralde zatia da. Esklabeak berriz, herrialde edo entitatetik guztiz bereizita dauden lurralde zatiak dira, guztiz lurralde baten…
Gizapedia
Kantauriar isuarialdea, berdez.
Kantauriko isurialdea, kantauriar isurialdea edo isurialde kantauriarra beren urak Kantauri itsasora isurtzen dituzten ibaien arroek osatzen duten isurialde hidrografikoa da, hegoaldetik Kantauriar mendikateko eta Euskal Herriko mendietako uren banalerroak mugatua. Galiziako iparreko zati bat, Asturias, Kantabria eta Euskal Autonomia Erkidegoko zati handia eta Nafarroako ipar-mendebaldea hartzen du, Bidasoa ibaiko arrotik hasita Ortegal lurmuturreraino. Kantauriar isurialdeko ibaiek ibilbide laburra dute, baina ur ugarikoak dira, zona geografiko horretko klima euritsuagatik; ibai horietako ibai-erregimena erregularra gainera, prezipitazioak urte osoan zehar uniforme samarrak direlako.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, vertiente cantábrica.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.