Jatorrian eta adierazkera figuratuan, kanoi-bazka guda batean goi agintarien aginduz fronteko lehen lerrora eraman eta beraz hiltzeko arriskuan jartzen den tropa, graduazio txikikoa gehienbat. Geroago, egoera batean, zeregin zailenak eta arrisku larrienak eta ondorio gogorrenak pairatzen dituzten pertsonak eta taldeak izendatzeko erabili ohi da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, canon fodder; gaztelaniaz, carne de cañon.
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Kanoi-ganga (kanoi erdiko ganga)Kanoi erdiko ganga, kanoi-ganga edo erdi puntuko ganga puntu erdiko (hau da, zirkunferentzia erdiko) arkuaren luzapenaz osaturiko ganga da, hots zuzentzaile moduan zirkulu erdia duena, arkuak euskarri paraleloen…