Kaixo adiskide edo tratua izan behar den pertsona bat ikustean informalki agurtzeko erabiltzen den agur-formula da. Egun on, arratsalde on, gabon eta kidekoak ez bezala, eguneko edozein tenoretan erabil daiteke. Agur egiteko formula izateaz aparte, kaixo hitzak ez du egun esanahi zehatzikm, etimologikoki hipotesi batzuk planteatu beadira ere.
Ciao italierazko agurretik datorrela aipatu da, bere aldetik schiavo hitzetik datorren horretatik, morroi edo esklabu esan nahi duena; era horretan, nagusiari "zure esanetara" adierazteko erabili zela iragarri liteke. Beste etimologia gisa, gaixo aipatu da, "dohakabe" edo adierazteko, beste hizkuntza batzuetan ere islada duen hitza, esanahi berdinarekin, hala nola bretoieraz kaez; frantsesez, chétif; eta katalanez, caitiu, haiek ere latinezko captivus hitzetik, "esklabu", datozenak.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Abertsioa (orokorra)Abertsioa (latinezko aversio hitzetik, "aldentzea", vertere, "jiratu" hitzetik) edo, zehatzago, zerbaitekiko abertsioa, zerbait horrek eragiten duen atzerakoa, higuina edo intolerantzia da, zerbait hori saihestuz jokatzera eramaten gaituena. Beste…
Interes orokorra edo publikoaInteres orokorrak edo interes publikoak gizartearentzat edo komunitate jakin batentzat probetxugarri edo mesedegarri den horri egiten dion erreferentzia, interes partikularrekin kontrajarrita. Estatuaren jarduna eta zerbitzu publikoak justifikatu eta…
Hola (agurra)Hola (euskaraz, kaixo) pertsona edo talde batekin topo egitean edo elkarrizketa bat hastean gaztelaniaz erabiltzen den agur edo diosala da. Bereziki ahoz eta testuinguru informaletan erabiltzen da, eguneko…