Just-in-time (JIT)


KategoriakEnpresa

Just-in-time (JIT), euskaraz "behar den denboran", ekoizpen-plangintzarako metodo bat da, oinarrian ekoizpena era jarraitu eta arin batean, botila-lepo eta atzerapenik gabe, garatzea helburu duena. Bezeroaren eskaerak garaiz betetzeaz gainera, ekoizpen prozesuko sail bakoitzeko beharrak arin betetzea ere eskatzen du, baina aldi berean stock edo izakinen bolumena minimotuz, kostu logistikoak murrizte aldera. Horretarako ezinbestekoak dira produzkio-erritmoak eta logistika zehazki kontrolatu eta hornitzaileekin erabateko lankidetzan jardutea. Aldi berean, JIT sistemak abian jartzeko beharrezkoak dira kaizen, kanban, kalitate-zirkuluak eta bestelako kalitate programak inplementatzea, JIT sistemaren arrakastarako beharrezkoak diren akatsen murrizketa, mantentze-lan intentsiboa, ordena eta garbitasuna eta langileen malgutasuna lortze aldera. Just-in-time sistema Japonian 1960 eta 1970eko hamarkadetan garatu zen metodologia da, jatorrian Toyota enpresako lantegietan, eta geroztik hedapen zabala izan du mundu osoan,  efizientzia ekonomikoa gehitzeko funtsezko tresna dela frogatu ondoren.

 

227 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.