Jokoa, norgehiagoka edo lehia, batzuetan dema ere deitua, irabaztea jomuga dakarren arauzko jarduera da. Kirolaren edota, zehatzago, kirol-diziplina modernoaren funtsezko elementua da jokoa, jolas edo entretenimendutik haratago ikuskizuna ere badena. Bere aldetik, jokoaren elementu nagusiak dira jokalariek jarraitu beharreko arau-multzoa eta irabazteko helburua, jokoan irabaztea bestea baino gehiago izatea delarik —hain zuzen, jokoa norgehiagoka da— kirol bakoitza definitzen duen trebetasun, indar edo erresistentzia fisikoari dagokionean. Lortu beharreko helburuaren arabera jokoak egintzazkoak, non kirola definitzen duen ariketa fisikoa jokalariak ahalik eta hobekien egin behar duen beste jokalariek baino hobeto; eta lehiazkoak, non jokalariak elkarren aurka aritzen diren, arauei jarraiki, nahiz eta arau-hausteak edo faltak ere aurreikusten diren, zigorra dakartenak —preseski, euskaraz azpijoko hitzaz adieraz daiteke araua haustea—.
Loturiko artikuluak
Egokitzapen fisikoaKiroletan, egokitzapen fisikoa kirolariaren gaitasun espezifikoak garatzeko entrenamenduaren bitartez gorputzeko atal eta funtzio jakin batzuk landuta gorputzean gertatzen diren aldaketa positiboen multzoa da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, adaptación física.
Jarduera fisikoa eta ariketa fisikoaJarduera fisikoa gorputzak egiten duen edonolako mugimendua da, funtzio metabolikoetatik gorako energia-gastu dakarrena. Jarduera fisikoa egiten da aisialdian gaudenean (erosketak egin, paseatu, sukaldatu egiten dugunean) nahiz lanean. Jarduera…
Forma fisikoaForma fisikoa pertsona batek jarduera eta ariketa fisikoak egiteko duen kemena edo gaitasun fisiko eraginkorren multzoa da, bizimodu osasungarriaren eta eta entrenamenduaren bidez lantzen dena.