Lapitxuri Urdazuri ibaiaren adarra da, Dantxarinean sortzen dena, Nafarroa Garaiaren eta Lapurdiren arteko mugak. Ainhoa eta Ezpeleta herriak zeharkatzen ditu.

Euskal mitologian, jentilak, batzuetan mairuak ere deituak, giza itxurako izaki erraldoi eta indartsuen antzinako askazia edo arrazako kideak dira, gizaki arrunt eta fededunak baino lehenagokoak, hainbat euskal kondairetan agertzen direnak. Izaki mitologiko horien arrastoa toponimian ere islatzen da, gehienetan haiek bizi ziren kobazuloekin (Jentilkoba, Jentilzulo, ...) eta megalitoekin loturik (jentilarri eta jentil-baratze dolmen eta cromlechak izendatzeko ohiko toponimoak dira). Tokiaren arabera, jentilak lehen erremintariak, lehen nekazariak edo lehen errotariak ere izan ziren; horrela, antzinako mito zibilizatzaile gisa uler daiteke, gizakiari zibilizazioa transmititu ziotenak; kondaira batzuen arabera, Martintxiki izan zen jakintza zibilizatu horiek jentilengandik eskuratu zuena. Artzainak ere izaten dira. Handiak eta indartsuak ziren oso, harri handiak urrutira jaurti eta mugitzeko gauza ziren (esaterako, Adarra mendiko Sanson harritzarra, jentil batek inguruko beste mendi batetik jaurtitakoa dela kontatzen da kondaira batean). Beste toki batzuetan, aparteko indar horri erreferentzia eginez, ermita eta elizen eraikitzaile gisa agertzen dira.
Horien desagerpena zerutik hurbiltzen doan hodei misteriotsu batek edo izar batek, agure jentil batek ohartarazita gehienetan, iragartzen duen Kixmi edo Jesukristoren jaiotzarekin edo jaiotza horren berriarekin batera gertatu zen, ihes egin nahian, harri batzuen azpian lurperatuz, jentilarri izeneko harrien azpian alegia. Istorio horrek menditik Jesusen jaiotzaren berri ematera datorren Olentzerorekin lotzen ditu jentilak: areago, batzuen arabera Olentzero Jesusen berri ematera haranera jaisten den azken jentiltzat hartzen da batzuetan. Kristautasunaren aurreko leinu gisa hartzen duen kondaira hori bat dator jentil hitzaren etimologiarekin, latinezko gentilis edo pagano esan nahi duena, jentile fedegabetasunarekin lotzen dena. Jentilak izendatzeko erabiltzen den mairu hitzak ere haien kraistau fedegabetasuna nabarmentzen du.
Erreferentziak
Anton Erkoreka Barrena (1976): Los gentiles (el mito de los gigantes en el País Vasco) . Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra,
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.