Jeinu maltzurra edo jeinu gaiztoa René Descartes filosofoak (1596-1650) zalantza metodikoaren bidean abiatzeko proposatzen duen hipotesi, argudio edo baliabidea da, gure buruei sinestaraziz egon badagoela entitate bat errealitatea eta egia ezkutatu egiten dizkiguna, zentzumenetatik jasotzen dugun pertzepzio edo hautemate faltsuaren bitartez engainatuz. Konbikzio horrekin metodoaren erregelaren lehenengo pausoan, ebidentzian edo nabaritasunean alegia, abiatzeko moduan ginateke, zalantza metodikoa bereganatuz, soil-soilik zalantzarik gabeko egiak ideiak onartuz alegia, eta jeinu gaiztoak gure zentzumenen aurrean jarritakoak baztertuz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, evil demon; gaztelaniaz, genio maligno; frantsesez, malin génie.
Loturiko artikuluak
Lehen ziurtasuna (Descartes)Lehen ziurtasuna Descartesek bere filosofia-sisteman ezagutzaren prozesuaren oinarri gisa baieztatzen duen printzipioa da, zalantzarik gabekoa dena: niaren existentzia ukaezina, cogito ergo sum (badakit, beraz naiz) leloaren bitartez justifikatzen…
Intuizioa (Descartes)Descartesentzat, intuizioa gogamenaren zuzeneko ekintza sinplea da, zeinaren bitarte ideiak era garbian azaltzen zaizkigu, bere hitzetan argitasunez eta bereizkortasunez. Intuizioz baino ezin diren bereganatu ideia argi eta bereizkor…
Zalantza metodikoaZalantza metodikoa edo duda metodikoa René Descartes filosofoak (1596-1650) ezagutzara iristeko ezarri zuen oinarrizko printzipio epistemologikoa izan zen, eta metodikoa deitzen zaio orokorra delako, ezagutza arlo guztietako baieztapenak…