Jarduera fisikoa gorputzak egiten duen edonolako mugimendua da, funtzio metabolikoetatik gorako energia-gastu dakarrena. Jarduera fisikoa egiten da aisialdian gaudenean (erosketak egin, paseatu, sukaldatu egiten dugunean) nahiz lanean. Jarduera fisikoa osasungarria da guztiz eta gaixotasun kardiobaskularrak eta beste patologia batzuk (minbizia barne) prebenitzeko laguntzen duela frogatu da.
Ariketa fisikoa, berriz, gizakiek sasoia, forma fisikoa eta osasuna hobetzeko aldiro eta modu planifikatuan garatzen dugun jarduera fisikoa da. Ariketa fisikoa besteekiko lehian eta araudi bati jarraiki egiten denean, horren emaitzak kuantifikatuz, kirola dela esaten da. Ariketa fisikoa mugimendu errepikakor eta erritmikoen bitartez egiten denean, gimnasia edo soinketa egiten dela esaten da.
Ariketa fisikoak bi motakoak dira funtsean:
- ariketa aerobikoak, iraupen luzekoak eta giharren masa handia eragiten dutenak, hala nola oinez ibiltzea, korrika egitea eta igeri egitea; oxigenazio handia behar dute eta gantzak eta karbohidratoak kontsumitzen dituzte;
- ariketa anaerobikoak, intentsitate handikoak eta laburrak eta energia sortzeko oxigenoaren ordez, giharretan bildutako glukosa eta ATP (adenosin trifosfatoa) behar dituztenak, hala nola pisu handien altxaketa, jauziak eta abiadura-lasterketak.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Entrenamendua (kirola)Agian entrenamendua trebakuntzaren adieran bilatzen ari zinen. Kirol entrenamendua edo entrenatzea gaitasun fisiko edo kirol trebetasun bat (indarra, koordinazioa, abiadura, erresistentzia, ...) garatzeko egiten diren ariketa fisikoen segida…
Egokitzapen fisikoaKiroletan, egokitzapen fisikoa kirolariaren gaitasun espezifikoak garatzeko entrenamenduaren bitartez gorputzeko atal eta funtzio jakin batzuk landuta gorputzean gertatzen diren aldaketa positiboen multzoa da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, adaptación física.
Kirola (definizioa)Kirola ariketa fisikoa eta jokoa da, era harmonikoan gorputza trebetasunez mugitzea eta adimena lantzea eskatzen dituena, aisialdi, jarduera osasungarri, norgehiagoka edo ikuskizun gisa. Ariketa fisiko gisa, jarduera konkretu…