Jakobinoak (frantsesez jacobins) ere deituak Frantziako Iraultza garaiko elkarte politiko erradikal edo muturrekoena izan zen, moderatuagoak ziren girondarren taldearen aldean. Jakobinoen baitan ibiltzen ziren baita ere menditarrak (frantesez, montagnards) izeneko talde politikoa Konbentzio Nazionalean, horrela deituak asanbleako goiko eserlekuetan esertzeagatik, herri demokrazia erradikalaren baten aldekoak eta sans-culottes izeneko herri sektorea baliatzen zutenak bere erabaki politikoak kalean gauzatzeko. Jakobinoek 1793 urtean bereganatu zuten boterea, girondarren eskuetatik, eta 1794 urtera arte iraun zuten, Izu Garaia edo Terrorea deitzen den aldian. Hain zuzen ere, jakobinoak agintean egon ziren Izu Garaian, heriotza-zigor eta exekuzio masiboak burutu ziren. Jakobino nabarmenenak, menditarren taldean, Robespierre eta Saint-Just izan ziren, 1794ko Thermidorreko estatu-kolpean exekutatuak. Haien heriotzarekin, Izu Garaia amaitu eta errepublikazale moderatuen agintaldia etorri zen.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
Girondinoak (girondarrak)Frantziako Iraultzan zehar, girondinoak edo girondarrak talde politiko bat izan ziren, jakobinoen aurkakoa. Burgesiatik eta intelektualitatetik etorritako politikariak ziren, Jacques Pierre Brissot buru, eta moderazioa aldezten zuten, merkataritza…