Jagoletza estatu eta beste botere-erakundeek subjektua jokabidearen jarraipena egin eta kontrola egiteko burutzen dituzten jardueren multzoa da. Gizarte modernoan, jagoletza, eta bereziki jagoletza etengabe eta ikusezina, panoptikoaren ereduari jarraiki, boterearen ezinbesteko tresna bilakatu da, subjektuen obedientzia lortzeko. Michel Foucault (1926-1984) izan da jagoletzaren zentzua sakonki aztertu duen filosofoa, Surveiller et punir lanean, jagoletza intentsibo eta nonnahikoak ekartzen duen gizarte kontrolatu eta autoritarioaren kritika eginez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, surveillance; gaztelaniaz, vigilancia.
Loturiko artikuluak
Aurrerakoia eta atzerakoiaPertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
PanoptikoaJatorrian, panoptikoa Jeremy Bentham filosofoak XVIII.-XIX. mendeetako filosofo britaniarrak egindako kartzela diseinua izan zen, ustez presoa zuzendu eta bergizarteratzea ekarriko lukeena, hark une oro zelataturik dagoelako ustean azkenean…