Irundegi hidraulikoa edo water frame uraren indarra baliatuz Richard Arkwright-ek 1760ko hamarkadan garatu zuen irundegi edo hariak egiteko makina edo instalakuntza izan zen. Makina Industria Iraultza ekarri zuen aurrerapen nagusietako bat izan zen, lehen eskuz egiten zen lana orain guztiz modu mekanikoan burutuz. Hasiera batean, ordea, irundegi hidraulikoak aldi berean hari-txirrika bakarretik iruten zuen, urte batzuk lehenago asmatu zen Jenny irundegia (spinning jenny) ez bezala, aldi berean txirrika batzuk lantzen zituena baino eskuz funtzionatzen zuena, Samuel Crompton-ek 1779an bi makinak bateratuz garatu zuen spinning mule izeneko makina plazaratu zen arte. Spinning mule hori izan zen iruteko lana guztiz mekanizatu eta azkartu zuen makina. Horrela, irundegi hidrauliko eta bere ondorengo spinning mule delakoa Industria Iraultzako funtsezko aurrerapen teknologikoak izan zirela esan daiteke.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Batezbesteko higikorra (batezbesteko mugikorra)Estatistikan, batezbesteko higikorrak edo batezbesteko mugikorrak denborazko serie bateko balio kopuru jakin bati aplikatzen zaion batezbesteko aritmetiko bat da, kopuru horretan sartzen diren balio-multzoak teilakatzen edo lerratzen doazela.…
Ehungailu mekanikoaEhungailu mekanikoa hariak modu mekanikoan ehuntzen dituen makina da, eskuzkoa ez den energia baliatuz. Lehen ehungailu mekanikoa Edmund Cartwright-ek asmatu zuen Erresuma Batuan 1784 urtean. Hobekuntza batzuk egin…
Anezka hegalaria (anezka mugikorra)Anezka hegalaria, anezka mugikorra edo anezka higigorra John Kay ingelesak 1733 urtean asmaturiko ehungintzarako tresna da, garaiko ehungintza guztiz eraldatu zuena, produktibitatea nabarmen gehituz, oihala zabala egiteko ehungailu…