Irudimen soziologikoa ikerketa soziologikorako ikuspuntu bat da, gizartearen ikuspegi osatuagoa izateko esperientzia pertsonala gainditu eta hura modu zabal eta kritikoan interpretatzea aldezten duena. Adibide moduan, lagun batekin kafe bat hartzearen esperientzia aipa daiteke; bere egunerokotasunean gertakari hutsala dirudien arren, irudimen soziologikoari eraginez, kafea hartzea erritu gisa eta kafea droga gisa ikus daiteke; aldi berean, kafea hartzearen inguruan sortzen diren harreman ekonomikoak, eremu lokalean nahiz globalean azter daitezke. Irudimen soziologikoaren kontzeptua C. Wright Mills soziologoak plazaratu zuen 1959an, The Sociological Imagination liburuan, banakoa eta gizartea lotu eta bateratu nahian. Liburuak arrakasta handia izan zuen eta egun ere gehien irakurtzen den soziologia liburuetako bat da, baita arlo akademikoan ere. 1
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
IrudimenaIrudimena gertakari errealen eta objektu materialen irudi, ideia edo bestelako irudikapen mentalak sortzeko ahalmena da, gertakari edo objektuen presentzia edo existentzia errealik gabe, baina edonola ere subjektuaren esperientzia orokorrean…