Iragarki-ohola iragarkiak edo berriak publikoari zabaltzeko erabiltzen den azalera da, zurezkoa edo beste material batekoa. Hedaduraz, iragarki-ohol fisikoa ezarrita dagoen lekua ere bada. Erakunde pribatuetan, hala nola enpresa eta ikastetxeetan, bertako kideei denetariko berriak eta deialdiak jakinarazteko erabiltzen da. Administrazio publikoetan ere erabiltzen da, hiritarrei administrazioaren jardunean sortzen diren berri, erabaki, deialdi eta jakinarazpenen berri izateko. Erakundeen komunikazio eta gardentasun-politikarako oinarriko tresna da, eta horren eraginkortasunerako toki ikusgarri batean jartzea etra eguneratuta eta egoera onean edukitzea gomendatzen da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, bulletin board; gaztelaniaz, tablón de anuncios.
Loturiko artikuluak
Atzeraeragina (zuzenbidea)Zuzenbidean, ekintza juridiko bat atzeraeraginezkoa dela esaten da iraganean efektuak sorrarazten dituenean. Adibidez, autobusean txartelik gabe bidaiatzeari zigorra kentzen dion legea atzeraeraginezkoa da, iraganean txartelik gabe joan eta…
Presuntzioa (zuzenbidea)Zuzenbidean, presuntzioa hipotesia baino ez den eta beraz ziurgabea eta balizkoa izan arren azkenean aparteko frogarik gabe onartzen den gertaera, egitate edo errealitatea da. Presuntzio arruntena errugabetasun-presuntzioa da,…
Prefetak eta suprefetakFrantziako estatuan, prefeta (frantsesez, prefect) estatuaren ordezkari gorena da departamenduan, barne administrazioa eta segurtasuna zuzendu eta kudeatzen dituena. Bere mendean dauden zerbitzuek eta kidegoek prefetura osatzen dute. Halaber,…