Descartesentzat, intuizioa gogamenaren zuzeneko ekintza sinplea da, zeinaren bitarte ideiak era garbian azaltzen zaizkigu, bere hitzetan argitasunez eta bereizkortasunez. Intuizioz baino ezin diren bereganatu ideia argi eta bereizkor hauek ebidentzia edo nabaritasuna osatzen dute, Descartesentzat egiara heltzeko modu bakarra dena.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Intuizioa edo sena (filosofia)Artikulu hau intuizioaren kontzeptu orokorrari buruzko da. Agian, zehazkiago, Descartesen intuizio kontzeptua edo Kanten filosofiako intuizio sentikorraren kontzeptua bilatzen ari zinen. Filosofian, intuizioa edo sena ezagutza era introspektiboan,…
Ebidentzia (zientzia)Filosofian, ebidentzia, zehatzago ebidentzia zientifikoa, proposizio, hipotesi eta teoria zientifiko jakin bat egiazkoak dela frogatzeko erabiltzen den informazioa da. Informazio horren erabilera, ebidentziaren eraketa alegia, kontziente eta esplizitua…
Ebidentzia edo nabaritasuna (Descartes)Descartesentzat, ebidentzia edo nabaritasuna egiaren oinarrizko propietatea da; ez dago, beraz, ebidentziarik gabeko egiarik, eta ebidentzia hori intuizioz baino ezin da gertatu, ideiak argitasunez eta bereizkortasunez azaltzen zaizkigunean. Beste hitzetan,…