Immanuel Kant (1724-1804) Aro Modernoko filosofo handiena izan zen. Arrazionalismoa eta enpirismoa uztartuz, zer ezagut dezakegun, nola jokatu behar dugun eta bizitzan zer espero behar dugun galderei zorrotz…

Kanten filosofian, intuizio sentikorra (Anschauung) gauzak ezagutzeko era zuzenekoa da, sentimenaren bitartez eskuratu egiten dena, esperientzia material gisa, baina esperientzia horretatik sentsazio hutsa dena ezabatuta gugan inpresio gisa geratzen zaiguna. Intuizioaren definizio horretan datza Kant-en biraketa kopernikarra deitzen dena: ezagutza ez dator zuzenean objektuetatik, gu geu gara, subjektu gisa, objektuak intuizio sentikor gisa eratuz, objektuak ezagutzeko kondizioak eta moduak ezartzen ditugunok. Intuizio sentikorra a posteriori judizioen abiapuntua da, gerora ulermenaren bitartez objektuei buruzko ezagutza osatuko dutenak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, intuición sensible.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.