Interoperabilitatea objektu, elementu, informazio edo sistema bat beste sistema batzuetan integratu eta baliatzeko gaitasuna da. Adibidez, logistika arloan, garraiobide baten baitan interoperabilitatea dagoela esaten da, garraioaren fase desberdinak garraiobide berdinarekin egin daitezkeenean, moldaera txikiekin bada ere (adibidez, kamioi handietako paletetako zama gero palet txikiagotan banatuta kamioi txikiagoetan eraman behar denean, hartzailearengana iristeko. Informazio-sistemei buruz, interoperabilitatea informazio-formato batek informazioa sistema batetik bestera modu efiziente batean transmititu eta sistema horietan informazioa ulertu eta prozesatu ahal izateko duen propietatea da.
Loturiko artikuluak
Intrintsekoa eta estrintsekoaZerbaiten propietate edo ezaugarri bat intrintsekoa dela esaten da, esentziala edo bere-berezkoa denean. Adibidez, gardentasuna uraren propietate intrintsekoa dela esango genuke. Berriz, propietatea zirkunstantziek edo beste zerbaitekin dituen…
Homogeneotasuna eta heterogeneotasunaZerbait homogeneoa dela esaten da, hura osatzen duten elementuak edo osagaiak berdinak edo antzekoak direnean. Aldiz, zerbait heterogeneoa dela esaten da, elementu eta osagai aski ezberdinek osatzen dutenean.…
KonpatibilitateaInformazio-teknologietan, konpatibilitatea produktu bat (programa informatiko bat, fitxategi bat, gailu bat) beste produktu batzuekin integratu, lotu, eta bateratzeko gaitasuna da, hasierako produktua diseinaturik zegoen funtzio guztiak garatu ditzan.…