Intelektualak, kolektiboki intelektualitatea ere deiturik, publikoki aintzat hartzen diren ideiak eta iritziak plazaratzen dituzten pertsonak dira. Inteligenteak eta goi maila akademikoa izateaz haratago, intelektuala pertsona (samurki) kritikoa izaten da, baina aldi berean sisteman ere integratu eta onartua. Bereziki XX. mendearen bukaeratik agertu den figura lausoa da (eta horregatik maiz sasintelektual hitza erabiltzen da ustez intelektual direnak gutxiesteko), hedabideetan ohikoak diren elkarrizketa, hitzaldi, solasaldi eta antzekoetan diharduena, iritzi kritikoekin, ezker politikoan kokatuak, baina aldi berean erabateko zuzentasun politikoarekin, pentsatzen dutena baino nahi dutena edo besteek aditzea nahi dutena esaten dutenak, eta beraz ideologia sortzaile nagusiak, gehienetan faltsukeria, hipokresia eta zinismotik.
Loturiko artikuluak
Aurrerakoia eta atzerakoiaPertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Baliabide intelektualakBaliabide intelektualak edo aktibo intelektualak, enpresaren garapenerako baliatzen diren aktibo ukiezinak dira (ikus, kapital ukiezina), lan intelektualaren emaitza direnak nahiz orokorrean enpresaren ezagutza orokorra bera, hala nola markak…