Informatikan, softwarearen integrazioa erabiltzaile batek, izan enpresa izan indibiduoa, eremu batean baliatzen dituen aplikazio informatikoak darabilten informazioa (fitxategiak, datuak, ...) beste aplikazioekin bateratu, partekatu eta elkar lotzeko erabiltzen diren tresnen multzoa da, aplikazio batetik besterako informazio fluxuan gizakiaren eksuhartzea saihestu eta fluxu horretan botila-lepoak sor ez daitezen, informazio-fluxua guztiz automatizatuz eta sinkronizatuz alegia. Adibidez, sofwarearen integrazioaz ari gara, bezero batek web orri batean lehen aldiz izena ematean, enpresaren fakturazio-programan bere izenean kontu bat automatikoki sortzen denean. Horretarako API (Application Programming Interface) direlakoak erabiltzen dira, software desberdinak elkarrekin komunikatzeko modu eta protokoloak. Integrazioari esker, erakundearen informazio-fluxua guztiz modu natural eta berehalakoan gertatzen da, erabakiak hartzeko prozesuak erraztuz, kostuak murriztuz eta efizientzia gehituz.
Loturiko artikuluak
Programa informatikoakPrograma informatikoa problema bat ebatzi edo informazioaren prozesamenduarekin loturiko ataza bat garatzeko programazio-lengoaia batean idatziriko agindu zerrenda bat da, algoritmo moduan eratua, eta ordenagailuak haiek irakurri, interpretatu eta…
Hirugarrenen aplikazioak (softwarea)Hirugarrenen aplikazioak edo hirugarrenen softwarea (ingelesez, third-party software) software nagusi batean txertatzeko garatzen den software osagaiak dira, sofware nagusiko enpresatik kanpoko programatzaileek garatutakoa. Modulu bidezko programazioan ohikoa den…
Aplikazio informatikoakAplikazio informatikoa edo aplikazio-softwarea erabiltzaile arrunt nahiz berezitu batentzat aplikazio praktikoak dituen software espezifiko bat da, hala nola testu-prozesatzaile, kalkulu-orri edo diseinu grafikorako software bat. Software informatikoa baino…