Insubordinazioa (latinezko hitz eta erro hauetatik: in, "ez", sub, "azpi", ordin, "ordena", literalki inoren ordenaren mendean edo azpian ez egotea) agintetik datozen arauei eta aginduei nahita men ez egitea da, haiekin ados ez egoteagatik edo zuzenean agintearen aurka altxatzeko. Maiz erabiltzen da juridikoki, agintearen aurkako arau hauste gisa, eta bereziki hierarkia militarretan, beheragoko militar batek nagusi baten aginduak aintzat hartzen ez dituenean.
Loturiko artikuluak
Prefetak eta suprefetakFrantziako estatuan, prefeta (frantsesez, prefect) estatuaren ordezkari gorena da departamenduan, barne administrazioa eta segurtasuna zuzendu eta kudeatzen dituena. Bere mendean dauden zerbitzuek eta kidegoek prefetura osatzen dute. Halaber,…
Intromisioa edo intrusioa (zuzenbidea)Zuzenbidean, intromisioa edo intrusioa beste baten intimitatean eta bizitza pribatuan sartzea da, haren edo justiziaren baimenik gabe; bestela esanda, intimitatearen eta ohorearen urraketa dakarren ekintza da. Hala nola,…
Egitez edo ez-egitezEgitez edo ez-egitez zuzenbidean maiz erabiltzen den esamoldea da, zigortu edo penalizatzen den ondorio baten kausalitateari buruzkoa. Zerbait egitez gertatu dela esaten da, subjektu baten ekimenez, penalizatzen den…