Literaturan eta artean, inspirazioa idazleak edo artistak bere lana osatu eta garatzeko jasotzen duen indarra edo arnasa da (hortik, inspirazio edo arnas hartze hitza erabiltzea). Hain zuzen ere, terminoa mitologia grekoko musa izeneko izaki jainkotirarrekin du zerikusia. Hain zuzen, musak zientzia eta arteen babesleak ziren, artistari sortzeko ahalmena, sormena alegia, ematen ziotenak, haren belarrietan putz eginez, ideiak eta emateko. Egun, berriz, inspirazioa edo inspirazio-iturriak artistak bere lana sortzen hasteko baliatzen dituen sentsazio, sentipen, irudi, pertsonak eta gertaerak dira. Ildo horretatik inspirazioa ez da nahastu behar irudimenarekin, artistak bere baitatik lanak sortzeko ahalmenarekin alegia, biak ala biak sormenaren iturri diren arren.
Loturiko artikuluak
Irudimena (artea)Literaturan eta artean, irudimena idazle, artista eta musikariak sormen-lana irudikapen konkretu gisa gogotik jalgitzeko duen ahalmena da. Sormen-lanak, hala nola eleberriak, olerkiak, musika konposizioak eta margolanak, artistaren ingurunetik…
Antizipazio-literaturaAntizipazio-literatura edo antizipaziozko literatura gizartearen etorkizuneko egoera bat antizipatu, aurreratu edo esploratu egiten duen literatura, munduan eta gizartean eszenatoki berriak planteatuz eta horien baitan istorioak txertatuz. Maiz, zientzia-fikzioarekin…
Literatura konparatuaLiteratura konparatua literatura lan, egile eta hizkuntza jakinetatik haratago aztertu eta lan, egile eta hizkuntza desberdinetako literatutak beraien artean konparatu egiten dituen jakintza arloa da, literaturako mugak gaindituz,…