Historikoki, inperioa estatu batek gerra eta konkistaren bitartez eskuratu eta menderatu egiten dituen lurraldeak eta gizarteak bereganatuz osatzen duen entitate politiko, ekonomiko eta kulturala da, indar militarraren edo dominazio ekonomiko edo kulturalaren bitartez atxikitzen duena. Aro Modernoan zehar, eta bereziki XIX. mendetik, inperioak osatu eta zabaltzeko modu nagusia ez da jada konkista militarra, baizik eta estatu eta herrien artean ezartzen diremn harreman ekonomiko eta kulturalen garapen asimetrikoa, finean dominazioa ekartzen duena. XX. mendean zehar. Ameriketako Estatu Batuak izan dira inperio nagusia, bere menderakuntza mundu zabalera eramanez, Sobietar Batasunak ere hamarkada batzuetan zehar inperio gisako entitate politiko bat osatzea lortu bazuen ere. Egun, ordea, Aneriketako Estatu Batuek munduko inperio gisa izan duten nagusitasun erabatekoa desegiten ari da, eta aktore geopolitiko berriak sartu dira lehia inperialistan, bereziki Txina.
Loturiko artikuluak
Intrintsekoa eta estrintsekoaZerbaiten propietate edo ezaugarri bat intrintsekoa dela esaten da, esentziala edo bere-berezkoa denean. Adibidez, gardentasuna uraren propietate intrintsekoa dela esango genuke. Berriz, propietatea zirkunstantziek edo beste zerbaitekin dituen…
Homogeneotasuna eta heterogeneotasunaZerbait homogeneoa dela esaten da, hura osatzen duten elementuak edo osagaiak berdinak edo antzekoak direnean. Aldiz, zerbait heterogeneoa dela esaten da, elementu eta osagai aski ezberdinek osatzen dutenean.…
Baliabideak (definizio orokorra)Baliabidea helburu jakin batekin eta etekina atera nahian baliatu edo erabili egiten den elementu, gai edo ezagutza da. Ikus, gainera Baliabide teknikoak Baliabide ekonomikoak Baliabide materialak Baliabide naturalak…