Bilbotik oso gertu, Arnotegi eta Pagasarri mendiak banatzen dituen harana eta harana zeharkatzen duen erreka. Hirigunetik gertu izan arren, inguruetan geratzen den naturgune ukitugabe bakanetakoa da.

Euskal Herriko mitologian, inguma gauez lo daudenengana hurbildu eta haiek asaldatu egiten dituen izakia da, iratxo itxurakoa. Bereziki Pirinioen inguruko eskualdeetan aipatzen den figura mitologikoa da, Gipuzkoako herri batzuetara ere helduz.Haren aurkako figura Gauargi da.
Kondairen arabera, lo daudenen kolkotik irristatu eta itoarazi egien ditu. Mahuma izeneko beste figura mitologikoaren parekoa litzateke, baina Mahumaren figura Luzaide inguruan soilik jasotzen da; gainera, Gaueko figura bezala, Mahumari gauez lo egiten duenak pairatzen dituen gertaera dramatiko guztiak egozten zaizkio, Ingumaren inguruko kontakizunak, aipatu den bezala, zehatzagoak diren bitartean. 1
Ingumaren aurka jasotako formulak
Inguma, henauk hire bildur,
Jinkoa eta Andre Maria
Artzentiat lagun;
Zeruan izar, lurrean belar, kostan hare,
Hek guztiak kondatu arte
Echaidela nereganat ager."
"Inguma erromes,
Ez niok hire beldurrez,
Jesus diat aita,
Ama Birjina ama,
Zeruko aingeru eta saindu guztiak guarda."
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.