Inertzia demografikoa herrialde edo eskualde batean ugalkortasun-tasak jaitsi edo igo arren, biztanleriaren hazkundea, hurrenez hurren, positiboa edo negatiboa izateko joera iraunkorra da, bereziki uneko gazteek egitura demografikoan duten pisuaren ondorioz. Adibide gisa, herrialde batean guraso izateko adinean dauden gazteen portzentajea oso handia bada, uneko ugalkortasun-tasak txikiak izan arren, gazteen kopuru handiak jaiotza kopuru handia du, gehienetan heriotzak gainditu eta berezko hazkundearen gorakada ekarriko duena. Hala eta guztiz ere, inertzia hitzak iradokitzen duen bezala, inertzia demografikoaren fenomenoa aldi baterakoa da beti, aldaketa demografikoak, ugalkortasun-tasetan eta gazteen portzentajean, irauten duen bitartekoa hain zuzen ere.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, inercia demogŕafica.
Loturiko artikuluak
Mugimendu demografikoaMugimendu demografikoak edo biztanleria-mugimenduak denboran zehar biztanleriaren tamainan eta egituran, sexuaren, adinaren edo jatorriaren arabera, gertatzen diren aldaketak dira. Mugimendu demografiko nagusiak mugimendu naturala edo berezko mugimendua da,…
Erronka demografikoaErronka demografikoa biztanleriaren zahartzea eta jaiotza-tasa arazo demografiko larritzat onartu eta horiek dakartzaten gizarte arazoei aurre egiteko gobernuek abian jartzen dituzten erabaki, politika eta programen multzoa. Aipatu arazo…
Dinamismo demografikoaDinamismo demografikoa biztanleriaren hazkunde demografikoa edo gaztetzea bideratzen duten faktoreen multzoa da, hala nola jaiotza-tasa handiak eta ondoriozko hazkunde begetatiboa, gazteen ehuneko handia eta migrazio-saldo positiboa. Negu demografikoaren…