Inbertsio-proiektua (ikus, inbertsioa) etorkizunean ustez etekin ekonomikoak (edo bestelakoak) ekarriko dituen proiektu edo plan bat da. Etekin ekonomiko horiek kalkulatzeko, ohikoa da proiektuak denboran zehar ekarriko dituen kutxa-fluxuak zehaztu eta deskontatu edo eguneratzea.
Inbertsio-proiektuen bideragarritasuna edo finantzarioki komenigarriak aztertzeko hainbat metodo daude: Balio Eguneratu Garbia, Barne Errendimendu Tasa eta Pay-back dira metodo erabilienak.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Inbertsio-zorroa (inbertsio-kartera)Inbertsio-zorroa (inbertsio-kartera ere deitua) enpresa, erakunde edo partikular batek egindako inbertsioen edo finantza aktiboen multzoa da, bereziki multzo hori nola osatuta dagoen begiratzen bada. Adibidez, kartera dibertsifikatua inbertsio…
Inbertsio-aukerakInbertsio-aukerak inbertitzaileari edo orokorrean inbersio-merkatuari une jakin batean zabaltzen zaizkion inbertsioak dira, printzipioz errentagarriak direnak, haiek ebaluatu eta elkarrekin alderatzeko. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, oportunidades de inversión.
Hautabidezko inbertsioaInbertsio-proiektuen azterketan, hautabidezko inbertsioa, batzuetan ordezko inbertsioa ere deitua, inbertsio jakin bat ebaluatzerakoan planteatzen den beste inbertsio-aukeretako bakoitza da, eta, beraz, inbertsio hori horiekin alderatzen da, batez ere…