Immobilismoa (*inmobilismoa) arlo politiko, ekonomiko eta sozialean berrikuntza eta aldaketen aurkako jarrera da, status quo eta uneko egoerari atxikitzea bultzatzen duena. Era guztietako erakunde eta entitate politikoetan gerta daiteke, hala nola enpresetan eta estatuetan. Estatu mailan, diktadura eta erregimen autoritario baten botere pribilegioak mantentzeko erabiltzen da maiz, aldaketa orok agintarien boterea kolokan jar dezakeen beldurrez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, standstill, inflexibility; gaztelaniaz, inmovilismo.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
DespotismoaDespotismoa agintari edo aristokrazia batek herrialde bat eta bertako herritarrak diktaduraz edo absolutismoaz gobernatzeko modua da, bere borondatea inposatuz arlo guztietan, autoritarismoz, nagusikeriaz edo herrialdea berea balitz bezala.…
BonapartismoaBonapartismoa Napoleon Bonapartek Frantzian eta mendeko lurraldeetan ezarritako erregimen politikoa izan zen, Napoleon III.ak 1852tik 1870era bitartean ere indarrean izan zena. Erregimen politiko mota horren ezaugarri nagusiak populismoa,…
Diktadura eta diktadoreakDiktadura (latinezko dictator hitzetik, Erroman botere absolutua zuen majistratua) herrialde batean pertsona edo talde txiki batek botere absolutua dueneko erregimen politiko autokratikoa da, non agintaritza modu autoritario batez…