Hedabide baten ildo editoriala edo lerro editoriala bere mezuek eta diskurtsoek oro har markatzen duten printzipio ideologikoen multzoa da, albisteei ematen zaien tratamendu informatiboarekin batera, bai maila politikoan, non ezkerrean edo eskuin politikoan eskoratutako komunikabideak aurki ditzakegun, bai sozialean eta kulturalean. Idatzizko hedabideen ildo editoriala iritzi-artikuluetan eta bereziki editorialean islatzen da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, línea editorial.
Loturiko artikuluak
Aurrerakoia eta atzerakoiaPertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…