Glotodidaktikan edo hizkuntza irakaskuntzan, metodo zuzena ama hizkuntza guztiz baztertu eta ikasi den hizkuntza adierazi nahi denaren eta hizkuntza berriaren adierazpideen arteko lotura erakutsiz irakasteko metodoa da. Adibidez, metodo zuzenean koloreak ez dira erakutsiko ama hizkuntzaren eta xede hizkuntzaren arteko itzulpenak emanez, koloreak (eta ez koloreen izenak) xede hizkuntzan nola esaten diren erakutsiz baino.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, direct method; gaztelaniaz, método directo.
Loturiko artikuluak
Xede-hizkuntzaItzulpengintzan, xede-hizkuntzak itzuli beharreko testua zein hizkuntzatara itzuli behar den adierazten du. Adibidez, jatorrian euskaraz idatziriko eleberri bat ingelesera itzuli behar bada, xede-hizkuntza ingelesa da. Terminoa glotodidaktikan ere…
Ikaskuntza zuzenaAgian hizkuntza baten ikaskuntzari buruz metodo zuzena bilatzen ari zinen. Hezkuntzan, ikaskuntza zuzena ikasi nahi denarekiko kontakto zuzena edukiz antolatzen den ikaskuntza da, eta beraz ikaslearen partehartze aktiboa…
GlotodidaktikaGlotodidaktika edo glosodidaktika hizkuntzen irakaskuntzaz eta ikaskuntzaz arduratzen den didaktikaren arloa da. Horren helburua hizkuntza ahalik eta eraginkortasun handienez irakastea da, horretarako hizkuntzaren ikaskuntza prozesuan eragina duten faktoreak identifikatuz…