Ideia jatorrizkoak, ideia faktizioak edo aizunak eta ideia adbentizioak edo erantsiak René Descartes filosofoak (1596-1650) ideia kontzeptuari buruz eratu zuen sailkapena da. Lehenik eta behin, aipatu behar da Descartesen ideia kontzeptua ez datorrela bat ordurarte indarrean izan zen ideiaren kontzeptu platonikoarekin. Descartesentzat ideia gogameneko errepresentazio oro da (sentsazioak, irudipenak, kontzeptuak, ...), gerora enpiristek bereganatuko dutena.
Descartesen arabera honako ideia hauek bereizten dira:
- ideia jatorrizkoak edo sortzetikoak, edonolako esperientziaren aurretik gogamenean ditugun ideiak dira, hala nola Jainkoa eta infinitua
- ideia faktizioak edo aizunak, irudimenetik sortuak, konplexuak, bestelako ideiak bateratuz eta lotuz irudimenetik eratuak, hala nola arkitekto batek buruan irudikatzen duen eraikin bat;
- ideia adbentizioak edo erantsiak, jasotako sentsazio eta esperientzietatik sortuak, ezagutza enpirikoaren abiapuntu direnak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ideias innnatas, facticias y adventicias.
Loturiko artikuluak
Aurrerakoia eta atzerakoiaPertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko…
Ideia-jasa edo ideia zurrunbiloa (brainstorming)Ideia-jasa edo ideien zurrunbiloa, brainstorming ingelesezko mailegu-izenez ere ezaguna, arazo baten soluzioak eta ekimen baterako aukerak, ideiak orokorrean, irekitasunez eta malgutasunez sortzeko metodo kolektiboa da, haien azterketa eta…
Ideia-laborategiakIdeia-laborategiak edo ideien laborategiak berrikuntzarako ideiak sortzen dituzten erakundeak dira, metodologia eta prozedura berritzaileak eta kontzeptu eta produktu eta zerbitzu berriak plazaratzen dituztenak. Think tank izeneko erakundeen parekotzat…