Ibilgetu-ratioa, ibilgetuaren finantzazio-ratioa edo ibilgetasuna enpresetan maiz kalkulatzen den finantza-ratioa da:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[R(ibilgetua)=\cfrac{Ibilgetu garbia}{Ondare garbia+Epe luzeko zorrak}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-93c92fcf9a3047cd2e29ecfbe0d59362_l3.png)
Ohartu behar da ibilgetu garbia hartu behar dela kalkulua egiteko, hau da, amortizazioak kenduta.
Ibilgetu-ratioaren interpretazioa maniobra-funtsarekin dago loturik:
- 1 baino handiagoa bada, enpresa desorekan dago, ibilgetua (aktibo ez korrontearen zati bat) epe laburreko finantzazioarekin ordaindu duelako;
- beraz, egokiena ibilgetu-ratioa 1 baino txikiagoa izatea da, epe luzeko finantzazioak ibilgetuaz gainera aktibo korronte edo zirkulatzailearen zati bat ere, maniobra-funtsa izenekoa, finantzatu behar duelako.
Loturiko artikuluak
Berme-ratioaBerme-ratioa edo bermearen ratioa (hartzekodunen bermearen ratioa eta porroterako distantziaren ratioa ere deitua), enpresaren kaudimena, zorrak ordaintzeko ahalmena alegia, adierazten duen finantza-ratioa da:[latexpage]
Aktibo erreala izanik…
Likidezia-ratioaLikidezia-ratioa aktibo korrontea pasibo korrontearekin zatituz kalkulatzen den finantza-ratioa da. Enpresak epe laburrean egin beharreko ordainketak egiteko duen ahalmena, likidezia finantzarioa alegia, jasotzen du: 1 baino handiagoa denean,…
Kaudimen ratioaEnpresan, kaudimen ratioa enpresako aktibo guztien balioa enpresako pasibo galdagarri edo zor guztien totalarekin zatituz kalkulatzen den finantza-ratioa, enpresaren kaudimena, epe luzera zorrak ordaintzeko ahalmena alegia, neurtzen duena.…