Iberiar goi-lautada iberiar penintsulako erdialdean zehar hedatzen den goi-lautada zabala da, 400 000 km²-rekin penintsularen zati handia hartzen duena, batez besteko 650m garaieran. Iparretik hegora gutxi gorabehera erdibidean…
Gizapedia
Kredituak: Bas de Jong-Commons.
Iberiar Sistema edo Sistema Iberikoa iberiar goi-lautadako ipar-ekialdean kokatzen den mendikatea da, Burgosko La Bureba eskualdetik, ia Kantauriar mendikatearekin bat eginez, Castellóko probintziaraino luzatzen dena, 500km-tan zehar gutxi gorabehera, ipar-mendebaldetik hego-ekialderako norabidean. Garaiera ertaineko gailurrak ditu, bakan batzuk 2.000m-ko altuera gainditzen dutenak, garaiena izanik Moncayo mendia (2315m). Mediterraneoko eta Atlantikoko isurialdeetako uren banalerroa da. Tertziarioan altxatu zen mendikatea da, alpetar orogenian.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Sistema Ibérico.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.