I eta II motako erroreak, lehen eta bigarren motako erroreak edo hurrenez hurren alfa eta beta motako erroreak ere deituak, proba estatistikoetan erabiltzen diren egokitasun-neurriak dira, erabaki okerra hartzeko probabilitateei buruz, proban hipotesi nulua (printzipioz baieztatzen dena) eta hipotesi alternatiboa (hipotesi nulua baztertzena onartze dena) zehazten direnean. Zehatzago, I motako errorea (
edo adierazgarritasun-maila ere deitua), hipotesi nulua egia izanda, hipotesi nulua baztertzeko probabilitatea da. II motako errorea berriz (
ere deitua), hipotesi alternatiboa egia izanda, hipotesi nulua onartzeko probabilitatea da. Praktikan, ikertzaileak I motako errorea finkatzen du aldez aurretik, eta errore hori harturik, II motako errorea kontrolatzeko, estimatzailea, dagokion eremu kritikoa (noiz baztertzen hipotesi nulua) eta lagin tamaina finkatzen ditu, ahal den neurrian. Orokorrean, I motako errore jakin baterako, lagin tamaina handitzeak II motako errorea gutxitzea dakar, baina lagin handiagoa hartzeak badu kostu bat, eta ezin da praktikan mugarik gabe handitu. Beraz, estimatzaile eta eremu kritiko egokiak hartzea da helburu nagusia.
I motako errore edo adierazgarritasun mailaren aldez aurretiko finkapena hipotesi nuluari ematen zaion sinesgarritasunarekin eta hura baztertzeko eskatzen den ebidentziarekin loturik dago. Adibidez, pertsona osasuntsu bati gaixo dagoelakoan botika bat emateko ondorioak larriak direnean, hipotesi nuluan pertsona osasuntsua dagoela ezartzen bada,
edo I motako errore txikia finkatuko da aldez aurretik, pertsona osasuntsu izanda, gaixo dagoela eta botika eman behar izateko arriskua edo probabilitatea txikia izatea bilatzen delako; hau da, pertsona osasuntsu bat gaixo dagoela baieztatzeko oso ebidentzia argia eskatuko da.
I eta II motako erroreak: laburpena
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\begin{center} \begin{tabular}{|c||c|c|} \hline Zer den egia ($\downarrow$) / Zer erabaki ($\to$) & $H_0$ egia & $H_a$ egia \\ \hline \hline $H_0$ & Erabaki zuzena & I motako errorea \\ \hline $H_a$ & II motako errorea & Erabaki zuzena \\ \hline \end{tabular} \label{label} \end{center}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-948c1f3ea1aec76b9e6ae6beecd9f36f_l3.png)
Loturiko artikuluak
Agregazioa eta desagregazioaDatuen analisian, agregazioa eta desagregazioa datuen azterketa-maila definituta burutu behar diren eragiketak dirak. Agregazioa egiten denean, datuak bildu egiten dira, totalak edo batezbestekoak kalkulatuz, goragoko maila batean aztertzeko.…
Adierazgarritasun-maila (esangura-maila)[latexpage] Estatistikan eta hipotesi-probei buruz, adierazgarritasun-maila, esangura-maila edo esanguratsutasun-maila ($\alpha$ izendatzen dena) gertaturiko ebidentziaren probabilitate bat da, hipotesi estatistiko bat baztertu eta ondorioz probatu nahi den efektua baieztatzeko baliatzen dena.…
Maila sozioekonomikoaMaila sozioekonomikoa edo estatus sozioekonomikoa gizarte batean pertsona edo familia batek beste pertsona eta familiei buruz duen kokapen erlatiboa da, aldagai sozialak (bereziki hezkuntza) nahiz ekonomikoak (bereziki errenta,…