Hutsune azaltzailea Joseph Levine filosofoak (1952- ) 1983 urtean asmaturiko esamoldea da, teoria fisikalista eta materialistek gogamenaren egoerak (mina, maitasuna, ...) deskribatzeko, bereziki horren ezaugarri kualtitatiboak (hots, gizakiak sentitzen dituen moduan) azaltzeko, dituzten oztopoen multzoa izendatzeko. Adibidez, mina guztiz prozesu biokimikoa den arren (ikus: Gardenki: Mina), biokimika ez da gauza mina sentitzen duen pertsona batek sentitzen duena azaltzeko. Hutsune azaltzailearen existentziaren defendatzaileak gorputza-gogamena dualismoaren eta kontzientziaren existentziaren aldekoak dira, baina ikuspuntu ezberdinetatik: batzuen arabera hutsunea kontzientziaren berezko izaeraren ondorioa den arren, beste batzuen arabera hutsunea gure muga kognitiboen ondorioa da, eta beharrezko kontzeptuak sorturik hutsunea itxi edo bete ahal izango litzatekeela.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, explanatory gap; gaztelaniaz, vacío explicativo.
Loturiko artikuluak
FisikalismoaFisikalismoa materialismoaren aldaera da, mundu osoa termino fisikoetan emana zaigula adierazten duena, eta ez soilik termino materialetan. Positibismo logikoaren baitan sortutako kontzeptua da, baliozko jakintza behagarria den errealitatera…
EmergentziaEmergentziaren teoriaren arabera, sistema konplexuek (organismo bizidunak, adibidez) haien osagai eta ataletatik erator ezin daitezkeen propietateak dituzte, propietate emergenteak alegia, soilik ikuspuntu global, sistemiko edo holista batetik azal daitezkeenak.…
Gardenki: MinaMina esperientzia sentsorial eta emozional subjektibo desatsegina da, ehunen kalte erreal edo potentzialarekin loturik, edota kalte horren terminoetan deskribaturik. Gardeki guztiak hemen ikus ditzakezu.