Hiztegi entziklopedikoa hiztegiaren eta entziklopediaren bitarteko informazio-baliabidea da, hiztegiko hitz arrunten esanahiak eta erabilerak jasotzeaz gainera, tokiak, pertsonaiak, haien lanak, gertakari historikoak eta fenomeno konkretuak ere jasotzen dituena, betiere definizio labur eta argi batez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, encyclopaedic dictionary; gaztelaniaz, diccionario enciclopédico.
Loturiko artikuluak
Artxibategiak, artxiboak eta artxibistika.Artxibategia agiri eta dokumentuen antolaketa, kudeaketa, deskribapena eta zaintza egiten dituen erakundea da, agiri horiek administrazio publikoaren, erakundeen eta publikoaren esku uzteko, informazio eta ikerketa helburuetarako. Artxiboa agiri…
Erreferentzia-lanakBibliografian, erreferentzia-lanak gai bati buruz informazio labur, argi eta zehatza bilatu edo datu bat aurkitzeko idatzizko lanak dira, hala nola hiztegiak, entziklopediak, urtekariak, glosategiak, bibliografiak eta atlasak. Erreferentzia-lantza…
EntziklopediaEntziklopedia gai zabal bati gai batzuei buruzko ezagutza osotua jasotzen duen liburu edo liburu bilduma da, gaiaren inguruko artikuluak biltzen dituena, gai horretako termino edo gai zehatzei buruzkoak,…