Hizkuntza-kontzientzia pertsona batek hizkuntzari buruz duen hautemate eta ezagutza da, hizkuntzaren analisia egin eta hizkuntza garatzen laguntzen duena. Norberaren lehen hizkuntzari edo bigarren hizkuntza bati buruzkoa izan daiteke; bigarren hizkuntzaren kasuan, esaterako, hizkuntza-kontzientzia funtsezkoa da hizkuntza ikasi eta bereganatzeko. Dimentsio kognitibo horretaz gainera, hizkuntza-kontzientziak dimentsio afektibo a (norberaren hizkuntzarekiko sentikortasuna) eta sozialak (norbera hiztunen komunitate baten kidea dela jakitea) ere biltzen ditu.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, language awareness; gaztelaniaz, conciencia lingüística.
Loturiko artikuluak
Hizkuntza estandarraHizkuntza estandarra hizkuntza bateko dialektoen artean nagusitzen den hizkuntza aldaera eta hizkuntza bereizgarri edo trazuen multzoa da, dialekto desberdinetako hiztunek elkar komunikatzeko erabiltzen dutena, eta orokorrean hizkuntza idatzian,…
Ahozko hizkuntzaAhozko hizkuntza, hizkuntza idatzia eta beste hizkuntza modalitate batzuen aldean, hitz eginez, hau da, ahotik soinu artikulatuak igorriz, agertzen den hizkuntza da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, lengua oral.
Lan-hizkuntzaLan-hizkuntza erakunde baten baitan barne eta kanpoko harremanak bideratzeko de facto edo ofizialki onartu eta ohikoan erabiltzen den hizkuntza da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, lengua de trabajo.