Hizkuntza-komunikazioa hizkuntza baliatuz, hots, hitz eta bestelako zeinuen bitartez, ahoz, idatziz edo zeinu-hizkuntza erabiliz, garatzen den komunikazioa da. Gizakiaren funtsezko gaitasunetako bat da, beste animaliengandik bereizten duena, eta hezkuntzan garatu beharreko konpetentzia nagusi bat da (ikus, gainera, hizkuntza-gaitasuna).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, comunicación linguística.
Loturiko artikuluak
Hizkuntza estandarraHizkuntza estandarra hizkuntza bateko dialektoen artean nagusitzen den hizkuntza aldaera eta hizkuntza bereizgarri edo trazuen multzoa da, dialekto desberdinetako hiztunek elkar komunikatzeko erabiltzen dutena, eta orokorrean hizkuntza idatzian,…
Lan-hizkuntzaLan-hizkuntza erakunde baten baitan barne eta kanpoko harremanak bideratzeko de facto edo ofizialki onartu eta ohikoan erabiltzen den hizkuntza da. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, lengua de trabajo.
Hizkuntza (definizioa eta kontzeptua)Hizkuntza, elkar komunikatzeko (ikus, komunikazioa) baliatzen den zeinu-sistema konplexua da, zeinu horiek konbinatuz, ahoz edo idatziz, errealitateari buruz informazioa osatzen dituena. Batzuen arabera, hizkuntza hitzek osatzen dute, eta…