Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman, hizkuntza-ereduak komunitate autonomoko bi hizkuntza ofizialetan, euskaraz eta gazteleraz, haur eta gazteek ikasteko dituzten aukerak dira, haur, gazte eta haien gurasoek hizkuntza batean edo besteak ikasteko nahiaren arabera erabakitzen dutena. 1983 urtean Eusko Jaurlaritzak ezarri zuen sistema horren arabera hiru hizkuntza-eredu edo aukera eskaintzen dira:
- A eredua: gaztelera da komunikazio- edo irakas-hizkuntza, eta euskara hizkuntzako irakasgai gisa ematen da;
- B eredua: euskara eta gaztelera konbinatzen dituen eredua, irakasgaiaren arabera;
- D eredua: euskara komunikazio-hizkuntza darabilena, gaztelera irakasgai gisa garatuz.
1980 hamarkadan, A eredua nagusi zen, baina urteen poderioz D eredua, euskaraz, indarra hartzen joan da, eta egun eredu nagusiena da lurralde osoan, bereziki Gipuzkoan, gero Bizkaian, eta indar txikiagorekin Araban.
Loturiko artikuluak
Komunikazio-hizkuntzaKomunikazio-hizkuntza edo hizkuntza beikularra komunitate edo erakunde batean ama hizkuntza desberdinak dituzten pertsonen artean erabiltzen den hizkuntza komun eta partekatua da. Espainian, bereziki hezkuntza arloan erabiltzen den terminoa…
Hezkuntza ereduakAgian hizkuntza-ereduak Euskadiko hezkuntza-sisteman bilatzen ari zinen. Hezkuntza-eredua ikasle, ikastetxe edo ikastetxe-sare bateko hezkuntza prozesua funtsatu eta bideratu egiten duten balio, oinarri eta ardatz filosofiko, antropologiko eta politikoen…
Hizkuntza-gaitasunaHizkuntza gaitasuna edo hizkuntza konpetentzia, hizkuntza-komunikaziorako gaitasun edo konpetentzia ere deitua, pertsona batek bere ingurukoekin gizarte harremanak garatzean komunikatzeko duen gaitasuna da, ahoz nahiz idatziz, modu informalean nahiz…