Historizazioa Bertold Brecht antzerkigileak (1898-1956) historiak antzezpen batean izan dezakeen eraginari buruz landutako kontzeptua da. Brechten arabera, antzezpena ez da berdin jokatzen eta publikoaren aldetik interpretatzen da une desberdinetan, ikuspuntu historikoaren eraginez. Brechten arabera, aktoreek (eta obraren zuzendariak) fenomeno hori kontuan hartu eta ahalegina egin beharko lukete ikuspuntu desberdin horiek azalarazteko, oraina ukatu gabe, ikuslegoa ikuspuntu historikoen eta euren ikuspuntuaren erlatibotasunaz jabe egin dadin. Gaien aukeraketarekin ere badu zerikusirik historizazioak: egungo gai sozial bat ikuspuntu kritiko batez ikusaraztea zaila izan daiteke, egungo ikuspuntutik, eta kritika pizteko baliabide bat iraganeko gaiak edo gai historikoak hartzea izan daiteke.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, historicisation; gaztelaniaz, historización.
Loturiko artikuluak
Anisokronia eta isokroniaAnisokronia testu bateko denboraren aldaketa da, izan moteltze edo geldiadia (adibidez, une baten deskribapen luzeak eginez) izan azkardura (elipsi baten bitartez, esaterako). Isokronia berriz narrazioaren denboraren uniformetasuna, gorabehera…
Antizipazio-literaturaAntizipazio-literatura edo antizipaziozko literatura gizartearen etorkizuneko egoera bat antizipatu, aurreratu edo esploratu egiten duen literatura, munduan eta gizartean eszenatoki berriak planteatuz eta horien baitan istorioak txertatuz. Maiz, zientzia-fikzioarekin…
Literatura konparatuaLiteratura konparatua literatura lan, egile eta hizkuntza jakinetatik haratago aztertu eta lan, egile eta hizkuntza desberdinetako literatutak beraien artean konparatu egiten dituen jakintza arloa da, literaturako mugak gaindituz,…