
100 tomateren pisuen banaketa adierazten duen histograma: tomate gehienak 205gr-230gr tartean biltzen dira.
Histogramak datu kuantitatiboei buruzko maiztasun-banaketak irudikatzeko erabiltzen diren grafiko estatistikoak dira, datuak klase-tartetan biltzen diren kasuetan erabiliak. Zehatzago, histogramak aldagai jarraituetarako eta datu kopurua handia den egoeretan erabiltzen dira, adibidez, ikasle askoren kalifikazioak ditugunean (kalifikazioak 0-1, 1-2, .... tarteetan bilduz esaterako), pertsona askoren altuerak irudikatzeko ( altuerak 160-165, 165-170, ... tarteetan bilduz).
Histogramaren eraketarako, aski da tarte bakoitzeko maiztasun absolutua edo erlatiboa zutabe baten bitartez irudikatzea, tarteak adierazten dituen ardatz horizontal batetik abiaturik. Tarte guztietarako, elkarri itsasitako zutabe multzo bat sortuko da modu horretan: zutabeak zentbat eta altuagoak izan, dagokien tarteetan maiztasuna hainbat eta handiagoa dela adierazten du histogramak. Histograma maiztasun metatuen banaketatik ere era daiteke, eta orduan maiztasun metatuen histograma eskuratzen da.
Histograma ez da nahastu behar aldagai kualitatiboak eta aldagai diskretuak irudikatzeko erabiltzen zutabe-diagramarekin, non zutabeak elkarren ondoan dauden, baina haien artean hutsune bat utziz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Aldagai diskretuak eta aldagai jarraituakEstatistikan, aldagai estatistikoen artean aldagai diskretuak eta aldagai jarraituak (edo jarraiak) bereizten dira. Aldagai diskretuak balio isolatuak, banan-banan konta daitezkeenak, hartzen dituen aldagaiak dira, hala nola familiako anai…
KalifikazioaKalifikazioa pertsona, erakunde edo gertaera bati eskala kuantitatibo edo kualitatibo baten gainean ezartzen zaion puntuazioa da, bereziki kalifikatzen den horren gaitasuna edo egokitasuna erabakitzeko. Ebaluazioa baino kontzeptu murritzagoa…
Aldagai eta datu kualitatiboak eta kuantitatiboakEstatistikan, aldagai eta datu kualitatiboak edo kategorikoak (ikus, aldagai kategorikoak) elementu edo ikerketa-unitate batzuei buruz nolakotasun edo kualitate bat adierazten denean sortzen dira, kategoria edo modalitate zenbaitetan banaturik. Adibidez sexua…