Espainian, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, labur HAPO ere deitua (batzuetan, Hiri Antolamendurako Plan Nagusia, labur HAPN, ere deitua) udalerri mailan garapen urbanistikoa, lur sailen erabilera (etxebizitzak, industriak, nekazaritza, ...), ingurunearen babesa, azpiegiturak eta orokorrean hiriaren egitura zehazten duten alderdiak finkatzen dituen legezko araua da, urte batzuetarako iraunaldia duena. Labur, udalak ezarrita duen hiri-proiektua jasotzen duen agiri nagusia da. Udal mailan eratu, eztabaidatu eta onartzen den arren, beste instituzio publiko batzuek (autonomia erkidegoak, ministerioak, ...) ezartzen dituzten arauak eta indarrean dauden bestelako plan sektorialak (errepide-planak, esaterako) errespetatu behar dituzte. 1956ko Lurzoruaren Legearekin batera hasi ziren ezartzen.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Plan General de Ordenación Urbana.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Amortiguazio-guneakAmortiguazio-guneak edo amortiguazio-eremuak babes bereziko gune baten inguruan ezartzen diren erabilera bereziko guneak dira, inguru zabalgo batean gerta daitezkeen ondorio kaltegarriak, hala nola kutsadura, gehiegizko urbanizazioa, ...., babes…
Hiri-estatuakHiri-estatuak estatu independente eta subirano bat osatzen duten hiriak ziren, batzuetan haien inguruan lurralde txiki bat atxikitzen zutenak. Hiri-estatuen adibideak izan ziren Antzinako Greziako poleis direlakoak, ezagunenak Atenas…
Hiri berroneratzeaHiri berroneratzea administrazio publikoetatik, bereziki hiriko administrazioetatik, hiria edo hiriaren gune jakin bat berritzeko prozesua diseinatu, erabaki eta aurrera eramaten diren politika multzo bat da, arlo urbanistiko, ekonomiko…