Hilemorfismoa edo hilomorfismoa naturako gauza oro materiaz eta formaz osaturik dagoela baieztatzen duen teoria metafisikoa da. Adibidez, aulki bati buruz, hilemorfismoan oinarriturik, materia zura eta forma aulkia aulki eta ez mahai egiten duen hura dela baieztatuko genuke. Aristoteles izan zen hilemorfismoaren teoria garatu zuena; gero, eskolastikoen metafisikaren oinarria izan zen Erdi Aroan.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
-
Intuizio sentikorra (Kant)Kanten filosofian, intuizio sentikorra (Anschauung) gauzak ezagutzeko era zuzenekoa da, sentimenaren bitartez eskuratu egiten dena, esperientzia material gisa, baina esperientzia horretatik sentsazio hutsa dena ezabatuta gugan inpresio gisa…
-