Hierarkia erakunde edo gizarte bateko banako eta erakundeen mailakatze bat da, irizpide sozial batzuen araberakoa. Hierarkia batean ordenatzeko erabiltzen diren irizpideak banako eta erakunde horien boterearekin, lidergoarekin eta beste ahalmenekin egon daitezke loturik; adibidez, enpresa batean hierarkia botereak ezartzen du, non nagusia enpresaren jabea den, eta horren azpitik langileak; langileen artean ere beste hierarkia bat egon daiteke, horien lidergoaren eta beste trebezien arabera, edo enpresan ezarritako helburuetarako egokia den heinean. Hierarkiak formalak izan daitezke, hierarkiak ezartzen dituen agintaritzak esplizituak direnean, zein informalak, era naturalean sortzen direnean. Hierarkiak bereziki paradigma funtzionalistatik aztertu dira, erakundeak xede eta helburuak betetzeko egokitasunari erreparatuz.1
Beste hizkuntzetan: ingelesez, hierarchy; gazteleraz, jerarquía.
Ikus, gainera
Erreferentziak
1.
Anderson C, Brown C. The functions and dysfunctions of hierarchy. Research in Organizational Behavior. 2010.
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
HeterarkiaHeterarkia (antzinako grezierako heteros hitzetik, "desberdin") dagoela esaten da sistema bateko elementuen arteko erlazioak sare moduan era malgu eta moldagarri batean arabera antolaturik daudenean, hierarkia baten araberako sailkapenak…