Heterarkia (antzinako grezierako heteros hitzetik, "desberdin") dagoela esaten da sistema bateko elementuen arteko erlazioak sare moduan era malgu eta moldagarri batean arabera antolaturik daudenean, hierarkia baten araberako sailkapenak eta mailakatzeak baztertuz. Terminoa Warren Sturgis McCulloch neurofisiologoak (1898-1969) asmatu zuen 1945 urtean, burmuinean neuronek antolatzeko modua adierazteko. Gerora, konputazioan eta adimen artifizialean erabili da, programa eta errutinen maila goreneko antolaketa adierazteko, mailakatzerik gabe. Geroztik botere eta kontrol harremanetan oinarritzen ez diren erakundeen antolaketa ereduak eta sistema politikoak izendatzeko erabili da. Beraz, hierarkiaren aurkako kontzeptua litzateke heterarkia, edo gutxienez hierarkia finko eta zurrunaren aurkakoa.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, heterarchy.
Loturiko artikuluak
KoordinazioaKoordinazioa erakunde edo sistema bateko elementu eta osagaien jarduerak bateratzea da, sisteman ezarritako helburuak eraginkortasunez lortze aldera. Adibidez, kirol-talde baten jarduera jokalari guztiak koordinatzen ez badira, banaka jokalari…
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
HierarkiaHierarkia erakunde edo gizarte bateko banako eta erakundeen mailakatze bat da, irizpide sozial batzuen araberakoa. Hierarkia batean ordenatzeko erabiltzen diren irizpideak banako eta erakunde horien boterearekin, lidergoarekin eta beste…