Herzberg-en motibazio teoria, Herzberg-en motibazio-higiene teoria edo bi faktoreen teoria Frederick Irving Herzberg psikologoak (1923-2000) motibazioari buruz 1959 urtean plazaratutako teoria da, bereziki lan-arloan aplikatzen dena. Herzberg-en iritziz, gogobetea eta atsekabea ez dira kontzeptu dependenteak eta bata gehitzeak ez dakar bestea murriztea. Hala, gogobetearen aurkakoa ez da atsekabea gogobete-eza baizik, eta atsekabearen aurkakoa ez da gogobetea, atsekabe-eza baizik. Kontzeptu independenteak izanik, faktore ezberdinek eragiten dituzte; hala, Herzberg-ek motibazio-faktoreak bereizi zituen, gogobetea eragiten dutenak, eta higiene-faktoreak, desegokiak direnean atsekabea eragiten dutenak. Horrela, higiene-faktoreek zuzenean gogobetea sortzen ez badute ere, kontuan hartu behar dira lantokia garbitzeko (hortik, higiene-faktore izena), hau da, atsekabea ez sortzeko. Higiene faktoreen artean, soldata, ingurune fisikoa eta antolaketa leudeke, besteak beste. Gogobetea sortzeko, motibazio-faktoreei eragin behar zaie, eta horien artean lorpenak eta horien aitortza, independentzia, promozioa eta lanpostu finkoa lirateke.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Maslowen piramideaMaslowen piramidea edo Maslow piramidea Abraham Maslow psikologoak 1940ko hamarkadan proposaturiko giza motibazio eta beharrizanei buruzko teoria eta eredu bat da, motibazio horietan lehentasun-mailak edo eskema hierarkikoa ezartzen duena,…
Teoría ausubelianaLa teoría ausubeliana es la teoría de aprendizaje desarrollada por el psicólogo norteamricano David Ausubel (1918-2008), en la que abogaba por un aprendizaje significativo, en el sentido de…
Itxaropenen motibazio-teoriaItxaropenen motibazio-teoriak motibazioa (bereziki lan-motibazioa) azaltzeko Victor Vroom (1932- ) irakasleak 1964 urtean proposaturiko teoria da. Beste aditu batzuek horren aldaerak garatu dituzte, hala nola Lyman Porter (1930-2015) and Edward…