Erlijio baten baitan, heresiak aginte erlijiosoak onartu ez eta gaitzetsi egiten duen sinesmenak eta doktrinak dira. Hala ere, heresiari jarraitzen diotenek, heretikoek alegia, ordea, erlijio horren jarraitzaile izaten segitzen dute; kanporatuak direnean edota beste kultu bat osatzen dutenean, zisma gertatu dela esaten da. Adibidez, manikeismoa kristautasunak heresiatzat hartutako erlijioa izan zen, III-V mende bitartean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, heresy; gaztelaniaz, herejía.
Loturiko artikuluak
Erlijio-pluralizazioaPluralizazio erlijiosoa edo erlijio-pluralizazioa gizarteen sekularizazioarekin batera gertatu ohi den fenomenoa da, ordurarte nagusi izan diren erlijioek nagusitasuna galdu eta fededunak "erakartzean" monopolioa galdu eta beste erlijioekin lehiatu…
Ortodoxia eta heterodoxiaIritzi, pentsaera edo jokabide bat ortodoxoa dela esaten da gehiengo batek onartu edo arauari jarraitzen dionean. Latinezko orthodoxus hitzetik dator, bere aldetik grezierazko ὀρθόδοξος, orthodoxos, hitzetik datorrena - ὀρθός, orthos (« zuzena ») et…
Manikeismoa (manikeoak)Manikeismoa Mani maisu pertsiarrak K.o. III. mendean sortutako erlijioa izan zen. Manikeo edo manikeismoaren jarraitzaileen arabera, munduan aurkako bi indarrek, Argiak eta Ilunak, Ongiak eta Gaizkiak, Jainkoak eta…