Finantzetan, hegazkortasuna finantza-aktibo baten prezio aldaketen aldakortasuna da. Aldi berean, eta aktiboan inbertituz gero, aktiboak ematen duen errentagarritasunaren aldakortasuna ere bada. Beraz, aktiboaren arriskuaren neurria ere bada. Hegazkortasun ezberdineko bi aktiboak batez besteko errentagarritasun berdina eduki dezkaeten arren, ohikoena hegazkortasuna eta batez besteko errentagarritasuna loturik egotea da: hegazkortasuna, eta beraz arriskua, zenbat eta handiagoa izan, orduan eta batez besteko errentagarritasun handiagoa izango da, hain zuzen arrisku gehigarria saritzeko. Aldi berean, hegazkortasuna erreferentzia-aldiarekin loturik egoten da: egunez eguneko hegazkortasuna handiagoa da hilabetez hilabetekoa, eta urtez urtekoa baino; hartara, epe luzera aktiboek hegazkortasun txikiagoa izaten dute. Horrela, finantza-merkatuetan jarduten duten trader edo sal-erosleetzat, funtsezko aldagaia hegazkortasuna, horien estrategia ez baita erosi eta luzerako eduki motakoa, erosi eta azkar saldu motakoa, etekin potentzialki handiak eskuratzeko asmoz.1
Hegazkortasuna finantza-aktiboaren prezioaren desbideratze estandarra kalkulatuz neurtu ohi da, haren serie historikoa harturik. Neurri estandarra emate aldera, urteko hegazkortasuna kalkulatu ohi da; adibidez, eguneko prezio-aldaketen
desbideratze estandarra kalkulaturik, eta urtean 250 kotizazio-egun izan direla suposaturik, urteko hegazkorartasuna
litzateke; asteko prezio aldaketen desbideratze estandarra kalkulaturik, urteko hegazkortasuna
litzateke.2
Beste hizkuntzetan: ingelesez, volatility; gaztelaniaz, volatilidad.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Berandutza (finantzak)Finantzetan, berandutza, berandutzea edo atzerapena obligazio finantzario bat, mailegu baten kuoten ordainketa adibidez, behar den epean, epemuga iritsita alegia, ez betetzea da. Orokorrean, zorra ordaintzeko berandutzak interes gehigarrien…
Hondar-bizitza (finantzak)Finantzetan, hondar-bizitza, ingelesez residual maturity, zorra guztiz kitatu edo amortizatu arte falta den denbora da.
Konpentsazioa (finantzak)Zuzenbidean eta finantzetan, konpentsazioa elkarren zordun eta hartzekodun diren bi pertsonen arteko zorrak kitatzeko modua da, batek zor duena besteak hari zor dionarekin kito eginez, ahal den neurrian,…