Hautapen-alborapena edo hautatze-aborapena, laginak populazioa modu egokian islatzen ez duenean sortzen den alborapen edo errore bat da, lagina osatzeko barneraturiko elementuak behar bezala ez aukeratzeagatik, bereziki zoriz ez hautatzeagatik, gertatzen dena. Hainbat arrazoiengatik izan daiteke: autohautapena (ikertzaileak laginean sartu beharreko elementuak erabakitzen dituenean), kuotazko laginketa, edota ebidentzia baieztatzen duten kasuak bakarrik barneratzean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, selection bias; gaztelaniaz, sesgo de selección.
Loturiko artikuluak
Alborapena (aldagai estatistiko bakunaren ezaugarria)Agian alborapena ikerketa kuantitatiboek duten errore sistematikoaren adieran bilatzen ari zinen. Alborapena edo asimetria aldagai bakarreko datu-multzoen ezaugarri bat da, datuak zein norabidetan eta zenbateraino lerratzen diren adierazten duena.…
Alborapena (ikerketa kuantitatiboa)Agian alborapena aldagai estatistiko bakunaren ezaugarriaren adieran bilatzen ari zinen. Alborapena gertatzen da ikerketa kuantitatibo batetik jasotako konklusioek errealitatean benetan denaren aldean errore sistematikoa dutenean gertatzen da, ikerketa…
Kuotazko laginketaKuotazko laginketa, kuotakako laginketa edo kuota-laginketa ikertzaileak lagina populazioaren ezaugarriren batekin bat etorrarazteko asmoarekin egiten duen laginketa mota da. Adibidez, gipuzkoarren artean %60 euskaldunak badira, eta ikertzaileak hezkuntza-mailari…