Despoltsapena edo diru-irteera une jakin batean eta eragiketa edo egitate finantzario baten ondorioz enpresa batean gertatzen den diruzko ordainketa da. Diru-sarrerekin batera, kutxa-fluxua ere bada, eta beraz enpresaren likidezia eragiten duen elementuetako bat. Argi eduki behar da diru-irteerak ez datozela bat gastuekin: badira gastuak diru-irteera direnak, baina baita diru-irteera ez dakartenak ere (adibidez, aktibo baten amortizazio-kuotak); aldi berean, badira baita ere gastuak ez diren despoltsapenak, adibidez enpresa batek dirutan ordaintzen duen makina bat erosten duenean.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, desembolso (despoltsapena), salida de efectivo (diru-irteera).
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Enpresa ekimenaEnpresa-ekimena negozio bat sortu, garatu eta abiaraztea da, ekintzaile batek edo batzuek kontsumitzaileei eskaini eta merkaturatuko den produktu edo zerbitzu baten inguruan. Enpresa-ekimenarekin lotutako jardueren multzoari ekintzailetza esaten…
ErogazioakErogazioa (latinezko erogare hitzetik, "banatu") enpresa batetik gertatzen diren diru-irteerak izendatzeko erabiltzen den terminoa da, izan gastua izan inbertsioa, despoltsapena dakarrena.
Sarrerak eta gastuakKontabilitatean, sarrerak eta gastuak enpresa batean ondarearen aldaketa eragiten duten eragiketak edo egitateak dira. Sarrerak (ez nahastu diru-sarrera kontzeptuarekin) ondarearen gehikuntza dakarren eragiketa edo transakzioak dira, irabazia dakarrena…