Grafemak fonemak, ahozko soinuak alegia, idazteko erabiltzen diren letrak eta letra-multzoak dira (ikus, gainera, karaktereak). Adibidez, /a/ fonema idazteko <a> grafema, kasu honetan a letrarekin bat datorrena, erabiltzen da. Badira, ordea, fonemak bi letraz idazten direnak, digrafoen bitartez alegia: adibidez, /r/ fonema <rr> da, harri hitzean, adibidez (hari hitzeko <r> grafemari dagokion fonema /ɾ/ idazten da, ordea). Beste definizio baten arabera, semantikoki hitz baten esanahia aldatzen duen zeinu txikiena litzateke grafema, eta horrela puntuazio- eta azentu-markak ere grafemak lirateke.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
MorfemakHizkuntzalaritzan, morfemak esanahi edo adierazgarritasun duten hizkuntza-unitate txikienak dira, izan hitzak (etxe) izan hitzei eransten zaizkien partikulakj edo markak (-tik). Definizio horrek ez ditu bereizten lexiko-esanahia eta esanahi…
FonoakHizkuntzalaritzan, fonoa ahoskatutako sekuentzia bat osatzen duten soinu edo segmentu akustiko bakoitza da. Ikus, gainera Fonemak Alofonoak
FonemakHizkuntzalaritzan, fonemak hizkuntza jakin batean hotsez adierazi edo artikulatu daitezkeen soinu unitate txikienak dira, hitzak bereizteko balio dutenak. Adibidez, euskeraz, ama eta aza hitzak bereizten ditugu, desberdin ahoskatzen…