Grabatua xafla batetik paper gainean inprimatuz sortzen diren estanpa edo irudia da. Halaber, grabatu deitzen zaio irudi horiek sortzeko teknika eta arteari. Grabatuaren lehen pausoa xafla, plantxa edo matrizea egitea da, non irudia negatiboan osatzen den; matrize hori tindatuz paperean inprimatzen da, behin eta berriz gehienetan, matrizeko lanaren irudi positiboak eskuratuz. Grabatuan, artistak bere artelanaren nahi adina kopiak (bakarra ere bai) egin ditzake, eta horixe da beste artelanekiko bereizgarria.
Hainbat teknika daude grabatua egiteko: xilografia, matrizea zurezko ohola denean; litografia, matrizea harri lau bat denean; kalkografia, matrizea metmalezkoa denean; serigrafia eta akuafortea, besteak beste.
Loturiko artikuluak
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…
Akuarela edo urmargoaAkuarela edo urmargoa pigmentoari ura eta gai itsaskor bat gehituta (Arabiako goma, esaterako) sortzen den soluzioarekin margotzen duen margo-teknika da. Tamaina txikiko paper edo kartoi zuri edo argiaren gainean…
Efektismoa (artea)Artean, efektismoa artistak elementu, ezaugarri edo berezigarri batzuk islatu eta nabarmentzeko duen asmo, joera eta trebetasuna da, ikuslearengan zirrara eta bestelako emozio biziak sortze aldera. Batzuetan adiera gaitzesgarrian…